2. Mundu Gerra

10. Gaia ~ Bigarren Mundu Gerra

ARRAZOIAK

Bigarren Mundu Gerraren arrazoiak Gerra Arteko garaiko arazoetan bilatu behar ditugu.
  • Versaillesko Itunaren porrota bakea antolatzeko.
  • Nazioarteko Elkartearen ezintasuna nazioen arteko gatazkak bideratzeko momentuan.
  • Frantziaren eta Alemaniaren arteko etsaitasunaren areagotzea Versaillesen ondoren (Alemaniari iraina).
  • Sobietar Batasunaren agerpenak sortu zuen ezegonkortasuna mendebaldeko potentziak estatu berria isolatu baitzuten (“osasunaren lerroa”) komunismoaren hedapenaren beldur baitziren.
  • Europako egoera ekonomiko zaila, Alemaniarena bereziki, Gerra Handiaren ondoren, eta batez ere 1929. urtean hasi zen Depresio Handiaren ondorioz.
  • Egoera sozio-ekonomiko honek sistema parlamentarioa eta kapitalismoaren krisia agerian jarri zuen, faxismoei bidea irekiz, Alemanian eta Italian bereziki.
  • Faxismoen hedapen nahiak eta inperialismoak ekarri zuen ezegonkortasuna eta statu quo-aren haustura Europan.
  • 1939ko irailaren 1ean tropa naziek Polonia inbaditzen zuten. Hitlerrek marra gorri guztiak hautsi zituen eta Britainia Handiak eta Frantziak Poloniarekin zuten defentsarako ituna praktikan jarriz gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bigarren Mundu Gerraren hasiera zen.
 

GERRA BERRI BATERAKO DENA PREST

ONDORIOAK

 1. Hildakoak eta kontzientzien krisia

 Historiako hondamendi handiena izan zen: 60 milioi hildako zuzen, 35 milioi zauritu eta elbarri eta 3 milioi desagertu.


2. Galera ekonomikoak

Bigarren Mundu Gerran izandako hondamendi ekonomikoa izugarria izan zen, aurrez ezagutu gabeko tamaina izan zuen.

Etorkizunean halako egoerarik gerta ez zedin, bi erakunde sortu ziren: Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta geroago Munduko Bankua izena hartuko zuen Nazioarteko Berreraikuntza eta Garapenerako Bankua. Erakunde hauek bi helburu zituzten: herrialdeei bere ekonomia berreraikitzen laguntzea eta munduko finantza sistema berria sortzea, herrialdeen ekonomia akordioak bideratzeko.



3. Aldaketa politikoak

Europak munduko politikaren nagusitasuna galdu zuen. Handik gutxira, Europako herrialdeek bere inperio kolonialak ere galdu zituzten. Botere galera honi aurre egiteko xedearekin Europa bateratzearen beharra proposatzen hasi zen Europan. Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuek munduko orden

berriaren gidaritza hartu zuten. Eta laster, bien arteko tirabirak hasi eta Gerra Hotzadelakoa sortu zen.



4. Nazio Batuen Erakundea
Nazioen Elkarteak bakea zaintzeko eraginkortasunik ez zuela egiaztatu zenez, beste foro bat sortzea erabaki zuten: Nazio Batuen Erakundea (NBE).
1945ko ekainean 50 herrialde baino gehiagoko ordezkari bilera bat egin zen: San Franciscoko Konferentzia. Bilera honetan NBEko fundazio gutuna idatzi zuten, eta bertan, erakundearen lau helburuak zehaztu zituzten:



o Pertsonen eskubideak babestea. Adin, sexu, arraza eta

erlijioagatiko bereizketarik ez.

o Bakeari eustea.

o Herrien determinazio librea. Deskolonizazioaren ateak

zabaldu ziren.

o Herrien arteko lankidetza. FAO, UNICEF, UNESCO…



Erabaki garrantzitsuenak Segurtasun Kontseiluak hartzen ditu. Bost herrialdek daukate kontseiluan beto eskubidea: AEB, SESB, Britainia Handia, Frantzia eta Txinak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario