Zer izan zen Lehenengo Mundu Gerra?
Lehen Mundu Gerra 1914ko abuztuaren 4an hasi zen eta 1918ko azaroaren 11n amaitu zen gerra izan zen, batik bat Europan garatu zena, munduko beste eskualde zenbaitetara hedatu bazen ere. Gatazka hau potentzia inperialistenarteko lehiarengatik sortu zen Europan.
Bere garaian, historiako gatazka odoltsuena izan zen. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Gerra Handia, Gerren Gerra, Gerra Guztien Ama edo Gerra Guztiak amaituko zituen Gerra deitu zitzaion.
Euskal Herriari ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan
belaunaldi oso bat desagertu zen.
Bi bloke
- ALIANTZA HIRUKOITZA: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
- ENTENTE HIRUKOITZA: Frantzia, SESB eta Britainia Handia.
Teknologia militar berria
1914ko abuztuan, Alemaniak bere estrategia militar modernoa jarri zuen abian (Schlieffen plangintza, 1898an egina), puntuotan oinarritzen zena: oste handiak burdinbidez mugitzea, arma berriak, artilleria astuna ugari erabiltzea, telegrafia bidezko komunikazioa, ingeniari eta zulatzaileen oste laguntzaileen babesa, eta, batez ere, estatu nagusi baten plangintza.Alemanen aurrez aurre, Frantziak ere armada masiboa (soldaduzkan oinarritua) eta modernoa erabili zuen, baina teknokratikoagoa, eta ofizialen mailetan zurrunagoa, eta estrategia (Jofre plangintza) eta taktika zaharrak (karga masiboan sinestea) gordetzen zituena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario