11.Gaia ~ Gerra Hotza
Zer izan zen Gerra Hotza?
Bigarren Mundu Gerraren ondoren sorturiko nazioarteko diplomazia sisteman, Estatu batuak eta SESB lehian aritu ziren nagusitasuna nork lortuko zuen.
Gerra Hotza 1945an hazi zen eta 1991an amaitu.
Blokeak
Mundua elkarren aurkako bi blokeetan banandu zen:
- Mendebaldeko blokea: Estatu Batuak, Mendebaldeko Europa.
- Bloke komunista: Sobietar Batasuna eta Ekialdeko Europa.
Berlineko Blokeoa Berlingo Harresia
- Berlingo Krisia: Alemania 4 zatitan banatuta zegoela Gerra bukatu zenetik, 1948an, AEBk, Britainia Handia eta Frantziak AEFn batu ziren (Alemaniako Errepublika Federala).
- SESBek beraz berdina egin zuen bere aldearekin, AED eratu (Alemaniako Errepublika Demokratikoa). Aurretik Berlineko mendebaldea blokeatu zuen, errepresalia bezala. Hala ere, aliatuak aireko zubi baten bitartez hiria hornitu zuten.
Berlingo Harresia
1961ean, Alemania Gerra Hotzaren protagonista izan zen berriro. Berlin bi sektoretan banatuta zegoen: mendebaldekoa AEFrena zen, eta ekialdekoa, berriz, Ekialdeko Alemaniaren hiriburua.
AEDko agintari komunistek beren sektorea hiriko mendebaldeko sektoretik banantzea erabaki zuten, emigrazioa geldiarazteko. 1961eko abuztuaren 13an, hormigoizko harresia eraiki zuten, Berlin eta berlindarrak 30 urtez bananduko zituen harresia. Gertaera horrek zirrara eragin zuen munduan, eta harresia Gerra Hotzaren sinbolo bihurtu zen.

Mendebaldeko blokea: kideak eta ezaugarriak
Estatu Batuen estrategia globala
Estatu Batuen kanpo-politikaren helburua: komunismoa ezartzearen aurka egitea, sobietarrek Europan zuten eragin-eremutik kanpo. Aliantza militarren sarea sortu zuten mundu osoan horretarako:
- Mendebaldeko Europan, taktika hori gauzatzeko, ekonomia-laguntzak eman zituzten (Marshall Plana), eta erakunde militar bat sortu zuten: NATO (Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea).
No hay comentarios:
Publicar un comentario